Urbegi Eskaut Taldea Santurtziko eskaut taldea da. 1994tik, zortzi eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeak aisialdian hezten ditugu, eskaut metodologiarekin. Horretarako, jarduera ugari egiten ditugu ikasturte eta uda osoan zehar, hala nola tailerrak, jolasak, txangoak, mendi-irteerak, haurrentzako jardunaldiak, kanpalekuak edo auzolandegiak.
Une honetan, Urbegi 50 neska-mutilek osatzen dute; begirale talde bat dago, gazteek eta boluntarioek osatua; familien batzorde bat, zeregin teknikoetan laguntzen diguna; eta begirale ohien batzorde bat, laguntza pedagogiko gisa parte hartzen duena. Gainera, taldea Euskalerriko Eskautak Bizkaian federatuta dago eta Scout Mugimendu Katolikoko (MSC) eta Scout Mugimenduaren Munduko Erakundeko (OMMS) kide da.
Urbegik Apostoluen Erregina parrokian ditu bere lokalak, eta bertan adin talde bakoitzarentzat hainbat jarduera egiteko aukera ematen digu, nahiz eta herriko ekitaldietan ere parte hartzen dugun.
Gure webgunean zer egiten dugun ikusi ahal izango duzu, baina benetan ezagutu nahi bagaituzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta zatoz egunen batean gure jardueraren batera.
Jarduerak Eman izena







