Euskararen Astea

Berritasun bezala, aurten euskararen astea ospatuko dugu. Urbegikk herriko ospakizunetan parte hartzen ohi du, beraz euskararen eguna (abenduak 3) ez da salbuespena izango. Urbegin euskararekiko konpromesua erakutsi, sustatu eta landu nahi dugunez Santurtziko euskararen astea eszenatoki ezinhobeadelakoan gaude.

Begiraleok taldea osoaren errealitatea ezagutzen dugu. Badakigu kide guztiek ez dakitela euskara eta askotan gure konfot zonaldetik ateratzera behartzen gaituela. Dena den, nahiz eta jakin, edo akatsak egin, ez dugu inoiz inor epituko, gure hleburu nagusia euskaraz bizi ahal izatea baita, hortaz, euskara miala ez da garrantzitsua, baizik eta saiatzea. Hala ere, etorkizun batean egoera hau gerta ez dadin eta euskararen aldeko Ubegi bat eraikitzearen alde borrokatu eta landu beharko dugu. Ukatu ezin dugun errealitatea da Euskal Herrian bizi garela eta gure kulturaren parte dela.

Guraso gisa zer egin ahal dut euskararen astean euskara jakin gabe? Horretarako udalak kontuan izan du herriko errealitatea eta antolatu dira ekintza interesgarriak gurasoek haien seme-alabekin parte hartu ahal izateko, baita euskara ez dakiten gurasoentzako ere zerbait erderaz.

Horregatik, gure partetik, abenduaren 2an itxarongo zaituztegu arratsaldeko 5etan Gernika parkean, gure hizkuntza eta kulturaren ezagutza handitu dezagun gynkana baten bidez.
Anima zaitezte!

“Gehiago balio du askok egiten duten apur banak, batek egiten duen mila baino”

Partekatu!