Gazteen Pazkoen balorazino positiboa

Gazteen Pazkoen balorazino positiboa

2023-04-16 Berriak Nabarmena 0

“Jesusegaz, lekuko gara” goiburuaren haritik ospatu dira aurton Eleizbarrutiak gazteen Pazkoak. Berrehun eta berrogeta hamar lagun inguruk parte hartu dau, hiru taldetan banatua: 14-16 urte, 16-18 urte tea 18 urtetik gorakoak.

Gazte pastoraltzako Maite Morezuelasek nabarmendu dauanez, neska-mutilek zein begiraleek esperientzia guztiz positiboa bizi izan dabe: “Jesusengana hurreratzeko aukera izan dogu eta, holan Pazko Hirurrenean bizi eta sentitu ebana ezagutu, barruratu eta sakondu egin dogu”.

14-16 urtekoek Berrizen ospatu dabe Pazkoa. “Egunotan bizi izan daben hainbat gauzak, esate baterako senide maitasunaren eta gure bizitzetan doguzan kurutzeen kontuak, arrastoa itzi deutse”. Une esanguratsuak bizi izan ebezan, esate baterako, Kurutze-bidea, Gurtza eta Gaubeila, azken hau 18 urtekoekin batera, honeek Berrizko Mesedetako Misiolariakaz (BMM) eta euron alkarteagaz batera ospatu dabe-eta Pazkoa.

Begoñazpi ikastolan egon diran 16-18 urtekoei be “esperientzia honek arrastoa itzi deutse”. Goizez, pertsona nagusien egoitzaren batera edo gazteei zuzendutako bitartekoren batera -Auzobizi, Atxuri Harrera…- hurreratu ziran, “zerbitzuaren senaz jabetzeko eta zerbitzua eta normalean eurek gertu ez dabezan beste batzukazko hartu-emona bizitzeko. Egun biziak izan dira eta hainbat gauza antzeman dabe: zerbitzua, hurkoarenganako maitasuna, kurutzea, isiltasuna…”.

Egin click argazki guztiak ikusteko.

https://flic.kr/s/aHBqjAzf4x

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar