EzkerMeatzAldeko eskaut taldeek zonaldeko irteeraz gozatu dute
EzkerMeatzAldea zonaldeko Gizarte Mahaiak antolatu du zonaldeko irteera, eskaut taldeak euren gaztetxo eta begiraleekin biltzen dituena. Aurten, EMAGUNE izenarekin, 200 haur eta gazte inguru hurbildu dira Muskizeko egunaz gozatzera.
Goizean, adar txikiek jarduera ezberdinak egin zituzten. Koskorrak adarrak naturaren inguruan lan egin du; Kaskondoak elkarteak kulturartekotasuna jorratu zuen; Oinarinak elkarteak “araugintzatik” kanpo dauden aniztasunei buruz hitz egin zuen; Azkarrak elkarteak Iparraldea-Hegoaldea eta Emakumeen Salerosketa, aurreko hilabeteetan egiten aritu diren ikusmen-dinamikaz jardun zuen, adar txikietarako dinamikak prestatuz.
Ondoren, bazkaldu aurretik, Jesusen inguruan ospatu eta goizean hari gorri ikusezin batez elkartuz lan egin ebena komunean jarri eben, Sergio Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren kontsiliarioarekin batera.
Arratsaldean, eskaut guztiek Azkarrak adarrak prestatutako dinamikez gozatzeko aukera izan zuten eta Agur eskaut eta argazki batekin eman zitzaion amaiera egunari.
Gainera, Trebeak elkarrekin bizitzeko aprobetxatu du asteburua. Beren artean elkar gehiago ezagutzea eta harreman pertsonalak ardatz nagusi gisa lantzea.