EzkerMeatzAldea eskultismoz eta kolorez betez otsailan
Otsaila ezkermeatzaldeko eskaut taldeen ekintzez betetako hilabetea izan da. Aurreko ikasturteetako ildoei jarraituz, eta egoera pandemikoak normaltasunari pixkanaka forma hartzen utziz, bi jarduera garrantzitsu egin dira zonalde honetan.
Alde batetik, otsailaren 6an, igandea, gizarte mahaiak prestatutako ezkermeatzaldeko irteera ospatu zen, hilabeteak zeraman egun horri begira. Adar guztiek jarraitu zuten haria euskara eta euskal kultura izan zen, adarraren arabera dinamika ezberdinak eginez. Ezkermeatzaldea eskaut pertsonez bete zen egun hori ospatzeko. Koskorrak eta kaskondoak Sestaon elkartu ziren, oinarinak Gallartan eta azkarrak eta trebeak Muskizen. Programazioetan puntu komun bat egon zen, adar bakoitzak euskarari buruz bertso baten zati bat grabatu behar izan zuten, Belatzak eskaut taldeko begirale batek sortu zuena, ohartzeko, nahiz eta adarrak leku berean ez elkartu, herri ezberdinetan helburu komun baten alde ari zela.

Koskorrak eta Kaskondoak

Oinarinak

Azkarrak

Trebeak
Bestalde, eta presentzialtasunarekin jarraituz, joan den otsailaren 13an, igandea, zonaldeko begiraleak Portugaleten elkartu ziren, eskualdeko heziketa mahaiak koordinatutako formazio-jardunaldiak ospatzeko. Ikasturte hasieran atera ziren taldeen beharretatik abiatuta, hiru tailer sortu ziren: hezkuntza-distantzia, familien papera gure taldeetan eta begirale-rolak (Ninja proiektuan oinarritua), inguruko hainbat erreferentek dinamizatuak. Gainera, arratsaldean, taldetako begiraleek elkar ezagutu zuten dinamika batekin, eta beren talde naturalentzat baliagarriak izan zitezkeen une informalak partekatu zituzten. Eguna amaitzeko eta Aita-Ama Jaungoikoarekin topaketa ospatzeko, otoitza egin zen Sergio Buiza bikario eta kontsiliarioak lagundurik.
Orain, lanean jarraitzea eta ezkermeatzaldeko taldeen artean partekatzen jarraitzea dagokigu, gure hezkuntza-lana hobetzeko, bai gazteekin, bai gure komunitateekin eta gure auzo eta herriekin.