Bizkaiko monitoreak elkartu egin dira etengabeko prestakuntzarekin jarraitzeko

Joan den asteburuan Euskalerriko Eskautak Bizkaiak urtero egiten dituen prestakuntza jardunaldiak izan ziren, 250 begirale baino gehiago bildu zirelarik.

Aurten, bi zatitan banatu ziren jardunaldiak. Goizean, online prestakuntza-tailerrak izan ziren. Begiraleen beharretara egokitu ziren tailerrak eta honako gaiak jorratu zituzten: zergatik eta zertarako animazio-talde bat, segurtasuna mendian, adarren tresna metodologikoak, komunikazio asertiboa eta genero-aurreiritziak, besteak beste.

Arratsaldean berriz, saioa hasiera emateko eta goizek tailerretan landutakoa bateratzeko asmoz, otoitza egin zuten, dinamika aktibo batzuen bidez, talde naturaletan (burbuila taldetan) bereizita.

Ebaluatutakoaren arabera, begiraleak oso pozik eta hurrengo aldian jardunaldi hauek harremanak erraztuko dituen formatu batean egin ahal izateko gogoz.

 

Partekatu!