Non dago kanpamendua?

Kanpaldiak oraindik dirau, baina gutxi barru amaituko da. Gaurko gaua azkena izango da, baina garrantzitsuena, bereziena eta zoriontsuena guztiontzako, hala ere, aldi berean tristeena eskaut kapaliaren, eta kurtso amaiera esan nahi du eta… Agian batzuk jada atera dira etxetik eta etxetik kanpo hainbeste denbora pasa dute, beste batzuk agian ez eta haien lehenengo aldia izan da eta haien familiak ikustean pentsatzen ari dira, horregatik bihar, uztailak 31, zuen zain egongo gara kanpaldian!

Familiak aparte, badakigu Asaba (begirale zaharrak) batzuk ere irakurtzen dizkigute eta dudarik gabe badakite haientzako beti badagoela leku bat. Anima zaitezte!

Herria La Vid deitzen (Aranda de Duero) eta hemen click eginez Santurtzitik heltzeko modua aurkituko duzue. Urbiltzen zoazen heinean kartelak ikusiko dituzue kanpaldira bidea markatuz, beraz, ez dago galtzekorik.

Komenigarria deritzogu arauak gogoraraztea:

  • Kanpaldira sarrera: 10:300-11:30
  • Gurasoentzat ez da derrigorrezkoa jardueretan parte hartzea, umeentzat baizik bai. Haiek oraindik kanpaldian baitaude
  • Gurasoek ekarriko duzue bazkaria guztion artean elkarbanatzeko
  • Irteerako ordua ez da zehatza, baina guztiok ordu berean aterako gara. Autoz etorritako familiak autoz bueltatu ahal dira eta autoz ez direnak etorri guk antolatutako autoebusean bueltatuko dira.

Bhar arte! ???


Partekatu!