Heziketa

›› BEGIRALE TITULUA

Nori bideratua:

Hezkuntza arloko aisialdian interesa duten 18 urtez gorakoak.

Egitura:

Titulazioa lotzeko honako hezkuntza-ibilbidea egin behar da:
• Hasierako Trebakuntza: 90 orduko iraupena eta barnetegi-hezkuntza modalitatea izango ditu. Sei asteburutan edo Gabonetan eta udan egiten diren ikastaro trinkoetan egiten dira.
• Esku-hartze eremua: Aisialdiaren metodologia hezkuntza-funtzioa garatzen den hainbat eremutan lantzen da. 16 orduko iraupena du eta ikasle bakoitzak eskaintza bat aukeratu behar du begirale-lana garatzen duen eremuaren arabera. Hasierako trebakuntzaren ondoren egin behar da.
• Prestakuntza teknikoa: Gai zehatzetarako trebakuntza zabaltzen duten tresna eta eduki osagarriak lantzen dira. 90 orduko iraupena eta barnetegi-hezkuntza modalitatea izango ditu.
– Praktikak: Ikasle bakoitzak 160 praktika-ordu bete beharko ditu jatorrizko erakundean. Praktikak gainditzeko praktikak gauzatutako erakundeak sinatutako eta zigilatutako ziurtagiria eta erakundearen eta bertan egindako lanen azalpen-memoria aurkeztu beharko ditu. Praktikak trebakuntzan zehar egin daitezke.

Ikastaroa diseinatzeko gure inguruko aisialdi hezitzailearen eskakizunak baliatu dira. Proposatutako ikastaroek aisialdian lan egiten duten erakundeek adierazitako beharren aniztasuna eta eragiten duten eremuak estaltzea dute helburu. Eusko Jaurlaritzak 3 urteko epemuga zehaztu du begirale-heziketa gauzatzeko.

 

›› ZUZENDARI TITULUA

Nori bideratua:

Begirale titulua duten eta aisialdiaren edozein eremutan begirale talde batean parte hartzen duten edo esku-hartze sozioedukatiboko programa bat zuzentzen duten 21 urtetik gorako pertsonak.
Ikastaroetan matrikulatzeko aurrez elkarrizketa bat egin beharko da.

Egitura:

Ikastaroak 320 ordu iraupena du (200 teorikopraktikoak eta 12 praktikoak).
Titulua lortzeko ezinbestekoa da jatorrizko gunean esku-hartzeko memoria eta proiektua aurkeztea.
Eusko Jaurlaritzak urtebeteko epemuga zehaztu du zuzendari-heziketa gauzatzeko.